Dagoeneko salgai daude 2024ko apirilaren 27an 17:30ean izango den emanaldi berrirako sarrerak
Álex Clavero Valladolideko umoristak La nueva normalidad umore ikuskizunaren emanaldi berri bat eskainiko du Baluarten apirilaren 27an, arratsaldeko 17:30ean, Areto Nagusian. Ikuskizunaren emanaldi hau egun horretan bertan arratsaldeko zortzietan programatutako emanaldirako sarrerak ia agortu direla eta jartzen da salgai. Txartelak 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan.
Emanaldia bakarrizketa komiko bat da, 2020ko martxotik aurrera gertatu dena laburbiltzen duena. COVID-19aren ondorioz gertatu den guztia, hain izan da berria, ezen merezi baitu gogoratzea eta laburbiltzea ikuspegi sinpatiko, barregarri, kritiko, absurdu batetik… Dena oso Clavero estilokoa.