Musika beltzeko ahots handiek gospel musika funk eta blues doinuekin uztartuko dituzten kontzertua abenduaren 29an arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrerak salgai daude jada
Datozen Gabonetan, Baluarteko Areto Nagusiak Alabama Gospel Choir taldearen kontzertua hartuko du, gospel musikaren erreferente bat Estatu Batuetan. 20 ahots beltzez osatutako abesbatza honekin hitzordua abenduren 29an izango da, arratsaldeko 20:00etan Areto Nagusian. Alabama Gospel Choirrek ibilbide bat eskainiko du, XIX. mendeko abesti espiritualetatik hasi eta askatasunaren aldeko protesta eta martxen omenaldira arte, non Oh Happy Day! bezalako kantu ezaguna ez den faltako. Espainiatik egiten duen 19. bira honetan, gospel musikaren proposamen hau funk eta blues doinuekin osatuko da.
JPN Concerts-ek ekoiztutako kontzertu honetarako sarrerak 36 eta 41 eurotan Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-putuan salgai daude dagoeneko. Online ere eskuragarri daude, www.baluarte.com webgunearen bidez, 36,95 eta 41,95 eurotan (kudeaketa-gastuak barne). Gainera, Sarrera Irisgarriak (MUPak eta PDSak) erosteko aukera dago.