Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

ISMRM Workshop on Perfusion MRI: Found in Translation

Nazioarteko sinposioa

2025ko Martxoak 15 - 2025ko Martxoak 17 Hainbat ordu
Ciudadela Aretoa
| Antolatzailea: International Society for Magnetic Resonance in Medicine
  • ISMRM
  • congreso médico
  • congreso Baluarte


Baluarten egingo den ISMRM tailer honen helburu orokorra perfusio-erresonantzia magnetikoaren translazio klinikoa katalizatzea eta erraztea da.

Erresonantzia magnetiko bidezko perfusio-teknikak (PRM) hazkunde esanguratsua izan du ikerketa-eremu gisa azken urteotan, eta gero eta aplikazio kliniko gehiago ditu. Tailerraren gai orokorra perfusioa izango da, organoen osasunaren eta funtzioaren adierazle gisa. Nazioarteko sinposio honen 3 egunetan zehar, perfusio-irudiak gaixotasunaren patologia hobeto ulertzeko, tratamenduarekiko erantzuna monitorizatzeko eta biomarkatzaileen aurkikuntza sustatzeko nola erabil daitezkeen erakusten duten ikerketak erakutsiko dira.

Ikertzaile akademikoen eta industria-, farmazia- eta araudi-bazkideen arteko elkarrizketa sustatzeaz gain, tailer honek perfusio-erresonantzia magnetikoari eta lotutako beste metodo batzuei buruzko abangoardiako ikerketak zabaldu nahi ditu; ideien, tekniken eta datuen trukea erraztea, eta komunitatearen garapena sustatzea gero eta garrantzitsuagoa den arlo zientifikoan, lankidetzaren eta sareak sortzearen bidez.

Sarrerak

15/03: 9:45-14:30 / 16:00-20:00
16/03: 10:00-14:30 / 16:00-20:00
17/03: 10:00-15:00 / 16:30-18:00


Izen-ematea, laister