No me toques el cuento emanaldiaren jarraipen honek, José Cobertera, Alejandro Chaparro, Álvaro Quintana eta Víctor de la Fuente printzeak izango ditu protagonista otsailaren 16an
No me toques el cuento emanaldiak Baluarten izandako harrera onaren ondoren, Ya me has tocado el cuento Iruñeko auditoriora iritsiko da otsailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan. Komedia fresko eta ganberroa da, non lau printze beren bizitza zoriontsuak berreskuratzeko etsita ikusiko dituen publikoak. Azken sarrerak salgai, 18 eurotan: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.
12 urtetik gorakoentzat gomendatutako Ya me has tocado el cuento ikuskizunean, Jose Cobertera, Alejandro Chaparro, Álvaro Quintana eta Víctor de la Fuente aktoreek Florian, Felipe, Bestia eta Enrique printzeen rolak egingo dituzte. Lau pertsonaiek bidaia introspektibo bat egingo dute Aurora, Bella, Errauskine eta Edurnezuri emazteen bila, Mundu Errealean bakarrik esperientziak bizitzeko 'habiatik hegan' egin baitute. Ustekabeko abandonu horren aurrean, printzeek laguntza bilatzen dute printzesak berreskuratzeko, baina nori eskatuko diote laguntza printzeek? Ez dakigu aurkituko dituzten, baina bidean ezagutzen ez zuten ezusteko zerbait topatuko dute: Maskulinitate osasuntsuagoa.