Programazio Nagusiko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko txartelak 11:00etatik aurrera eskura daitezke. Gainera, Kultura nahieraneko sarrerak ere beherapenarekin erosi ahalko dira
Baluarte Fundazioaren 2024-2025 Denboraldiko salmentaren egitarauaren baitan, programazio nagusiko 12 ikuskizunetarako sarrera solteak salgai daude jada 17 eta 85 euro bitartean, eta 18 urtetik beherakoentzat, 14 eta 68 euro bitartean. Halaber Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Baluarten eskainiko dituen 12 kontzertuetarako sarreren salmenta librea hasi da; txartel bakoitzak 15, 29 eta 35 euro balio du (18 urtetik behera, 12, 23 eta 28 euro). Era berean, Kultura nahierako sarrerak ere beherapenarekin erosi ahal dira, Denboraldi Nagusiko eta Orkestrako gutxieneko ikuskizun eta kontzertuak konbinatzeko aukera ematen duena.
Sarrerak Baluarteko web-gunean, eta Baluarte nahiz La Moreako txarteldegian eskura daitezke.