FSOk aurkeztuko duen TARAB kontzertuan hainbat filme ezagunetako doinuak ekarriko ditu Areto Nagusira. Sarrerak salgai 46 €eta 59 €artean
Film Symphony Orchestra bueltan izango da Baluarten 2025eko apirilaren 14an (18:30ean) emoziora gonbidatzen duen TARAB izeneko bira berriaren baitan. Constantino Martinez-Orts zuzendariaren batutapean, zinemako soinu-bandetatik bidaia musikal ikusgarria proposatzen du TARAB ikuskizunak. Besteak beste, kontzertuak Dune, Origen, Oppenheimer, Troya, La sirenita, Gravity, Frozen, El regreso de la momia, The Martian, Star Wars: el ascenso de Skywalker eta Animales fantásticos filmetako doinuak ekarriko ditu Nafarroako Auditoriumera. TARAB inspiraziotik sortzen da, musikak gizakiarengan sor dezakeen gogo eta zorion egoera gorenetik.
Sarrerak 46 eta 59 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.