Patricia Espejo humoristak eta Silvia Llop psikologoak osasun mentalari buruzko bere podcastean oinarritutako emanaldia aurkeztuko dute Ganbera Aretoan
Baluarteko Ganbera Aretoak Bendita terapia podcast ospetsuan oinarritutako zuzeneko ikuskizuna hartuko du 2025eko martxoaren 15ean (20:30ean), Patricia Espejo komikariaren eta Silvia Llop psikologoaren eskutik. Osasun mentalari buruzko saio honetan, Espejok eta Llopek taldekako eta banakako terapia bat eskainiko diote publikoari, eta elkarrekin umoreari, maitasunari, alaitasunari, tristurari, beldurrei eta, oro har, bizitzari buruz arituko dira. Ikuskizun "terapeutikoa", pentsatzera, barre egitera, negar egitera eta elkar pixka bat gehiago ezagutzera gonbidatzen duena.
Emanaldirako sarrerak 18 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada. Emanaldiaren egunean bertan sarrerak 20 eurotan salduko dira. Emanaldiaren egunean bertan sarrerak 20 eurotan salduko dira. Umore ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat gomendatzen da.