60 musikari baino gehiago agertokian direla, taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 20an, arratsaldeko 20:00etan, Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada
Gabonetako jaiak Baluarten Iruñeko Sinfoniettaren eskutik hasiko dira, heldu den abenduaren 20an Areto Nagusian 20:00etan eskainiko duen zinema kontzertuarekin. Zinemako Sinfonietta! ikuskizunak bidaia musikal bat eskainiko dio publikoari, film klasikoetako doinu ezagunen bidez, haien artean James Bond, ET, Frozen edo Memorias de África, besteak beste. Caroline Collier maisuak zuzenduko duen emanaldian 60 musikari baino gehiago izango dira agertokian.
Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan jada eskura daitezke: Baluarteko txarteldegian, www.baluarte.com web-orrian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.