Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/03/2025

Patricia Espejo Baluartera itzuliko da azaroaren 28an 'Comedia de la buena' aurkeztera

Umorez-ikuskizun hau Ganbera Aretoan izango da 21:00etan eta sarrerak salgai daude jada ohiko kanaletan

  • Patricia Espejo
  • humor Baluarte


Patricia Espejo, emakumezkoen stand-up-aren aurpegi ezagunenetako bat, 2025eko azaroaren 28an itzuliko da Baluartera (21:00etan) bere umore natural eta espontaneoarekin. Patricia Espejoren Comedia de la buena ikuskizunak ordubetetik gorako barreak, hausnarketak eta ikuslegoarekiko interakzioa bermatzen ditu; bakarkako proposamen honek errealitatetik erabat urrun dagoen umorea ekarriko du Iruñeko auditoriumera, baina, aldi berean, errealitatearen funtsezkoenean murgilduko du publikoa.

Sarrerak 20 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Emanaldiaren egunean sarreren prezioa 22 eurotakoa izango da. Umore ikuskizuna 16 urtetik gorakoentzat gomendatzen da.

Patricia Espejo komikoak ibilbide luzea du Club de la Comedia, Comedy Central, Sopa de Gansos, Late motiv, Las que faltaban, Comediants, Esto no es una serie (Vodafone), Ilustres Ignorantes eta Leo Harlemen Leo Talks bezalako programetan. Dani eta Floren gidoilari taldean ere aritu da Cuatro telebista-kanalean, Stop princesas en Comedy Centralen eta Vodafone-n. Sari ospetsuak irabazi ditu komediaren arloan, hala nola Phi beta lambda eraztuna eta Opera sariak. Estirando el Chicleren ohiko kolaboratzailea ere bai. Gaur egun, biran dabil COMEDIA DE LA BUENA ikuskizunarekin, Espainia osoko antzokietan, eta BENDITA TERAPIAren podcast arrakastatsua zuzentzen eta aurkezten du.