Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
27/03/2024

Patri Psikologoak eta Rafa Blancak antsietateari umorez aurre egiteko tresnak ekarriko dituzte Baluartera

La ansiedad no mata, pero fatiga bakarrizketa aurkeztuko dute irailaren 22an Ganbera Aretoan. Sarrerak salgai daude jada

  • Patri Psicóloga
  • teatro humor Baluarte


Datorren irailaren 22an La ansiedad no mata, pero fatiga bakarrizketa Baluarteko Ganbera Aretora iritsiko da (19:00etan), Patri Psikologo eta Rafa Blanca komikoaren eskutik. Obra honen helburu nagusia publikoa sartu zen bezala baino zoriontsuago eta antsietatea bezalako emozio deserosoak kudeatzen lagunduko duten tresna errazekin ateratzea da. Guztia umore ukitu batekin, antzerki proposamen honekin gozatzeko eta ondo pasatzeko. Sarrerak 33 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Eguneroko hainbat eszenaren bidez, Rafak ANTSIETATEAK berarengan zein ingurukoengan garrantzi handia duen egoerak planteatuko ditu. Aldi berean, Patrik aholkuen bidez gidatuko du, eta konponbideak bilatuko ditu, arazo hori ezabatzeko egin ditzakegun errore arruntetatik abiatuta. Publikoak pixkanaka jakingo du nola bihurtzen den ikuskizuna terapia informal eta oso entretenigarri, bietako inork planteatu nahi izan gabe. Publikoa izango da Patri Psikologoak, Estatuko psikologo errespetatuenetako batek, Rafari (baita publikoari ere) proposatuko dizkion erantzun argi, maltzur eta egokienen lekuko eta hartzaile.