Kantabriar artistak kontzertua eskainiko du formatu akustikoan, piano eta haize instrumentuekin, 20:00etan Ganbera Aretoan. Sarrerak salgai daude jada
Datorren martxoaren 14an Nando Agüeros kantabriar abeslari eta konpositorea Baluartera iritsiko da Canciones Desnudas bira berriarekin. Kontzertu hau Iruñeko auditoriumeko Ganbera Aretoan izango da 20: 00etan, eta bere birarik intimoenean kokatuta dago. Bertan, pianoak, akordeoiak edo gitarrak lagunduta, bere kantuak interpretatuko ditu eta, gainera, kantaldietan laguntzen jarraitzen dioten abesti horiek non jaio ziren kontatuko du. Oholtza gainean, Agüerosek Ramón Bueno (pianoa eta akordeoia), Robert López (perkusioa) eta Sergio Sordo (haize musikaria) musikarien laguntza izango du.
Sarrerak 25 eta 28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.