Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
01/03/2025

Nando Agüeros 'Canciones desnudas' birarekin Baluarten izango da martxoaren 14an

Kantabriar artistak kontzertua eskainiko du formatu akustikoan, piano eta haize instrumentuekin, arratsaldeko 20:00etan Ganbera Aretoan. Sarrerak 25 eta 28 eurotan eskura daitezke

  • Nando Agüeros Pamplona
  • concierto Baluarte


Nando Agüeros kantabriar abeslari eta konpositorea Canciones Desnudas bira berriarekin Baluartera iritsiko da datorren martxoaren 14an. Kontzertu hau Iruñeko auditoriumeko Ganbera Aretoan izango da 20: 00etan, eta bere birarik intimoenean kokatuta dago. Bertan, pianoak, akordeoiak edo gitarrak lagunduta, bere kantuak interpretatuko ditu eta, gainera, kantaldietan laguntzen jarraitzen dioten abesti horiek non jaio ziren kontatuko du. Oholtza gainean, Agüerosek Ramón Bueno (pianoa eta akordeoia), Robert López (perkusioa) eta Sergio Sordo (haize musikaria) musikarien laguntza izango du.

Sarrerak 25 eta 28 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.