Bere bandarekin batera, Palestinaren aldeko kontzertua eskainiko du Ganbera Aretoan 20:00etan. Sarrerak salgai daude jada
Baluartek Palestinaren aldeko kontzertua hartuko du azaroaren 30ean (20:00etan) Nai Barghoutiren eskutik, SODePaz - Solidaridad Para el Desarrollo y la Paz elkarteak antolatuta. Iruñeko auditoriumera egiten duen hirugarren bisitan, musikari, abeslari eta flauta-jotzaile palestinarrak bere musika aurkeztuko du, arabiar musika klasikoaren sustraietatik edaten duena (tarab) jazzaren soinuekin topo egiteko. Kontzertu honetan, Nai Barghoutik bere musikari taldea izango du lagun Ganbera Aretoko oholtza gainean.
Publikoak Palestinako herriarekiko elkartasun giroan musikarekin gozatu ahal izango du 12 euroren truke (15€ kontzertuaren egunean bertan). Sarrerak www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntuan eros daitezke.