Orkestrak konpositore italiarraren soinu-banda ezagunenetako batzuk interpretatuko ditu zuzenean. Sarrerak salgai daude
Azaroaren 2an (20:00etan) Baluarten izango den Morricone eta zinemaren 100 urte omenaldi-kontzertuaren harrera ona dela eta, Excelentia Musica sustatzaileak egun horretan bertan, 17:00etan, Royal Film Concert Orchestraren bigarren emanaldi bat programatzea erabaki du. Fernando Furones zuzendariaren gidaritzapean, orkestrak garai guztietako soinu-banda ospetsuenetako batzuk interpretatuko ditu zuzenean, Casablanca eta Lo que el viento se llevó filmetatik hasi eta gaur egungo izenburuetaraino.
Areto Nagusian izango diren kontzertuetarako sarrerak 45, 55 eta 65 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.
Ennio Morricone (1928-2020) musikagile eta orkestra-zuzendari italiarra izan zen, bostehun film eta telesail baino gehiagoren soinu-banda konposatzeagatik ezaguna. Ohorezko Oscar saria jaso zuen 2006an, eta soinu banda onenaren Oscar saria irabazi zuen 2016an, The Hateful Eight filmarengatik. 2020an, Arteen Asturiasko Printzesa saria eman zioten, John Williams konpositorearekin batera.