Hotel Tour 2025 biraren baitan Areto Nagusira helduko den talde madrildarraren emanaldirako sarrerak salgai daude jada
Morgan talde madrildarra Hotel Tour 2025 birarekin errepideetara itzultzen da, eta Baluarten geldialdia egingo du heldu den maiatzaren 23an, gaueko 21:00etan. Kontzertua Areto Nagusian izango da eta bertan HOTEL MORGAN izeneko estudioko laugarren lana aurkeztuko du zuzenean. Hotel horretatik jotzera aterako dira, eta taldeko kideak bertan biziko dira, gaua pasako dute, atseden hartuko dute eta hurrengoarekin amets egingo dute.
Sarrerak 26 eta 36 euro bitartean ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.