Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/04/2024

Miguel Lagok Baluarte 'Comedy Club' bihurtuko du 2025eko apirilaren 5ean

Komiko galiziarraren Lago umore ikukizunerako sarrerak salgai daude jada, 18 eta 22 eurotan

  • Miguel Lago
  • humor Baluarte
  • espectáculo humor Pamplona


Miguel Lagoren umore ironikoa 2025eko apirilaren 5ean iritsiko da Baluartera. Gurean Lago umore ikuskizuna aurkeztuko du, Iruñeko auditoriuma benetako Comedy Club bihurtuko duen pertsona bakarreko klasikoaren iraultza. Lago artifiziorik gabeko ikuskizuna da, stand-upeko izen handiak aldarrikatzen dituena: Richard Prior, Jerry Seindfeld, Eddy Murphy edo Ricky Gervais. Ikuskizun hau Etiqueta Negrak ekoitzi du, eta publikoarekin esperientzia paregabea eta hurbila izango da: One man Show galiziar hau alfonbra baten gainean kokatuko da, foku baten azpian eta mikrofono batekin, eta klubeko, tabernako eta errepideko komedia ekarriko du Areto Nagusira, arratsaldeko 20:30ean.

Sarrerak 18 eta 22 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.