Maiatzaren 10ean izango den emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude 34 eta 36 eurotan
Espainiako buru zorrotz, original, sortzaile eta arriskutsuenetako batzuk, Leo Harlem, Ana Morgade, JJ Vaquero eta Álex Claverorenak, 2025eko maiatzaren 10ean iritsiko dira Baluartera Mentes Peligrosas ikuskizunaren bi emanaldiarekin (18:00etan eta 21:00etan). Bere bizitzako lehen urtean 70.000 sarrera baino gehiago saldu ondoren, Mentes Peligrosas ikuskizunak ohorezko matrikula errepikatzeko ilusioarekin ekin dio ikasturte berriari, gag eta bakarrizketa berriekin. Proposamen horrek umore nazionaleko lau izen handi hauek batuko ditu Areto Nagusiko eszenatokiaren gainean, guztiarekin hautsi eta benetan inporta dena, barrea, ospatzeko beharrarekin.
Umore-ikuskizun honetarako sarrerak 34 eta 36 eurotan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.