Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
18/06/2024

Luis Piedrahitak 2025eko ekainaren 7an debuta egingo du Baluarten 'Apocalípticamente correcto' emanaldiarekin

Umorezko ikuskizun honetarako sarrerak 22 eta 24 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke jada

  • Luis Piedrahita Pamplona
  • espectáculo humor Baluarte


Luis Piedrahita umoristak 2025eko ekainaren 7an Apocalípticamente correcto aurkeztuko du Baluarten. Adimenez eta umorez beteriko bakarrizketa honetan askatasunaren kontu hori zer den aztertzen du. El hormiguero entretenimendu-saioko kolaboratzaile eta gidoilariak eguneroko bizitzako zentzugabekeriak eta kontraesanak ikertzen ditu umore-ikuskizun honetan, askatasuna zer den eta zertarako balio duen jakiteko asmoz. Etiqueta Negra Producciones-en eskutik datorren ikuskizunerako sarrerak 22 eta 24 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Nafarroako Auditorioan eskainiko duen emanaldian, Luis Piedrahitak ironiaz aztertuko ditu horoskopoa, hau da, izarretan gure patua idatzita dagoela erakusten duen froga ukaezina, eta autokarabana kamperizatuak, askatasuna sinbolizatzen dutenak eta gure helmuga errepide-mapetan eta Leroy Merlinen eskaintzen atalean bakarrik idatzita dagoen froga ukaezina direnak. Gainera, zalantzan jarriko ditu gure gizarteak onartutako egia batzuk, hala nola aingira elektrikoen edo tornadoen existentzia. Eta inork ezin dio ezer esan, Piedrahitak arrazoi bakar batengatik egiten baitu hau, existitzen den arrazoi nobleenagatik: gogoak ematen diolako.