Umore ikuskizunaren emanaldi berria 2025eko maiatzaren 11n izango da, arratsaldeko 20:00etan, Areto Nagusian. Sarrerak salgai daude jada
Leo Harlem, Ana Morgade, JJ Vaquero eta Álex Clavero komiko ezagunek Mentes Peligrosas umore ikuskizunaren emanaldi berri bat eskainiko du Baluarten 2025eko maiatzaren 11an, arratsaldeko 20:00etan. Bezperan programatutako emanaldi bikoitzerako sarrerak ia agortu direnez, emanaldi berri hau programatzea erabaki da. Sarrerak 34 eta 36 eurotan eskura daitezke jada: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.
Bere bizitzako lehen urtean 70.000 sarrera baino gehiago saldu ondoren, Mentes Peligrosas ikuskizunak ohorezko matrikula errepikatzeko ilusioarekin ekin dio ikasturte berriari, gag eta bakarrizketa berriekin. Proposamen horrek umore nazionaleko lau izen handi hauek batuko ditu Areto Nagusiko eszenatokiaren gainean, guztiarekin hautsi eta benetan inporta dena, barrea, ospatzeko beharrarekin.