Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
21/10/2024

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du ostegunean

Sarah Willis gonbidatu duen Mozart eta manboa programak Mozarten tronparako pieza bakarlariak eta Kubako musika tradizionala uztartzen ditu

  • OSN
  • concierto Baluarte
  • música sinfónica Pamplona


Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (NOS) 2024-2025 Denboraldi estreinatu berriaren bigarren abonu-kontzertua eskainiko du ostegunean, hilak 24an (19:30ean), Baluarteko Areto Nagusian. Mozart y manboa izenburupean, NOS-k Mozarten musika klasikoa eta Kubako erritmoak batzen dituen programa aurkeztuko du. Sarah Willis tronpa-jotzaile britainiar-estatubatuarra izango du gonbidatu eta José Antonio Méndez Padrón zuzendari kubatarra podiumean izango da. Programazioari hasiera emateko, Richard Eguesen El bodeguero eskainiko da; ondoren, Wolfgang Amadeus Mozarten El rapto en el Serrallo obraren Obertura eta Tronparako 3. kontzertua Mi bemol Mayorrean; eta, azkenik, Joshua Davisen eta Yuniet Lombida Rondo alla Mambo. Mozarten beste lan batekin, 33. Sinfoniarekin, berriz ekingo zaio programari; ondoren, NOS-k Isolina Carrilloren Dos gardenias interpretatuko du, (Mol: Jorge Aragón); Kalimotxo, mambo bat San Ferminetan, Ernesto Olivarena; eta Jose Fernandezen La Guantanamera (Mol: Jorge Aragón) interpretatuko ditu, azkeneko honetan José Manuel Pérez tronpeta-jotzailearen partaidetzarekin.

Sarrerak 15, 29 eta 35 eurotan www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke. Gainera, 30 urtetik beherakoek sarrerak 5, 9 eta 11 eurotan erosi ahal dituzte (soilik leihatilan).