Jordi Sanchez eta Nacho Guerreros aktoreek aurkeztuko duten emanaldi honetan lau komikarik ere hartuko dute parte. Sarrerak salgai daude jada
Baluarteko Areto Nagusiak La Noche es Comedia' bakarrizketa ikuskizuna hartuko du datorren urriaren 26an (19:30ean). Komediako bi maisu, hala nola Jordi Sánchez (La que se avecina filmeko Antonio Recio ikonikoa) eta Nacho Guerreros (serie bereko Coque maitagarria), izango dira aurkezleak eta publikoa umorez beteriko emanaldi honetan gidatuko dute. La Noche es Comedia saioan Miki Dkai, Xavier Deltell, Eva Yque eta Tomás García bakarrizketariek ere parte hartuko dute.
Sarrerak 30 eta 35 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.