Harresiaren Aretoan aAbenduaren 8ra arte ikusgai izango den erakusketak nazioarteko artista ezagunen 20 artelan biltzen ditu, guztiak "la Caixa" Fundazioaren Arte Garaikideko Bildumakoak
Baluarteko Harresiaren Aretoan, datorren abenduaren 8ra arte, Tentsio jarraikia arte garaikideko erakusketa dago ikusgai. Bertan, nazioarteko artista ezagunen hogei bat lan daude, Nimfa Bisbe "la Caixa" Fundazioaren Arte Garaikideko Bildumaren zuzendariak aukeratuak. 2024ko Iruñeko Topaketen barruan, erakusketak teknika eta baliabide ugari biltzen ditu, eskultura, pintura, bideoa, argazkilaritza eta instalazioak barne, eta arte garaikideak gure munduaren konplexutasun soziala estetikoki prozesatzeko duen gaitasuna erakusten dute.
Erakusketa zabalik egongo da 11:30etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara, eta sarrera librea izango da. Larunbatero, 12:00etan, bisita gidatuak egongo dira eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea (klikatu HEMEN).
Tentsio jarraikia erakusketaren lanek gaurkotasun betean dauden gaien ikuspegi kritiko eta gogoetatsua eskaintzen dute. Askotariko ikuspegien bitartez, artistek botere egiturak zalantzan jartzen dituzte, eta gerra, bidegabekeria, desberdintasuna, migrazioak, ingurumena eta antzeko gatazkak aztertzen dituzte. Piezak artearen muga tradizionaletatik harago doaz eta ikuslearekiko lotura ezartzen dute, hunkitzen duten inpresioak sortuz eta gure errealitate garaikideari buruzko beste begirada batzuk agertzea sustatuz.