Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/07/2024

Jorge Blassek 'Flipar' magia ikuskizuna 2025eko maiatzaren 17 eta 18an Baluarten aurkeztuko du

Madrilgo ilusionistaren emanaldi bikoitzerako sarrerak ohiko kanalen bidez daude eskuragarri

  • Jorge Blass
  • ilusionismo Pamplona
  • espectáculo magia Baluarte


Jorge Blass ilusionistak 2025eko maiatzaren 17an eta 18an "XXI. mendeko magia" ekarriko du Baluarteko Areto Nagusira. Bertan Flipar izeneko bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, aurrekoak baino formatu handiagoarekin, ikuslearekin interaktiboagoa eta erritmo biziko 50 zenbaki ingururekin. Madrilgo magoak 2 urte baino gehiagoz lan egin du ikuslegoa aho zabalik utziko duten ilusio berriak eskaintzeko; esperientzia paregabe horretan, magiak aurrea hartzen dio teknologiari, ezinezkoa dena existitzen ez dela erakusteko.

Etiqueta Negra Producciones-ek ekoiztutako ikuskizun honetarako sarrerek irteera-eskaintza berezia dute, 28, 24 eta 20 eurotan, www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke jada.

Hollywoodeko Arte Magikoen Akademiak banatzen duen 2024ko Eszena Magoa saria (Stage Magician of the Year) jaso berri du Jorge Blassek. Bera izan da "Magiaren Oscar saria" bezala ezaguna den hau jaso duen lehen espainiarra. Bere ibilbidean zehar beste sari batzuk ere jaso ditu, hala nola Ascanio Saria –bere magia ekitaldi propioa sortzeagatik–, Magiako Sari Nazionala –Magiako Kongresu Nazionalak Valladoliden emana, Manipulazio kategorian dituen trebetasunengatik–, Frakson Saria urteko azti onenari, Espainiako Ilusionismo Elkarteak emana 17 urte besterik ez zituenean, edo Monte Carloko Urrezko Makilatxoa 19 urterekin.
Bere magiak ilusionismoaren ikonoak liluratu ditu, David Copperfield entzutetsuaren kasu. Los Angeleseko Dolby Theater-etik hasi eta Shangaiko Erakusketa Unibertsaleraino, mundu erdiko telebistetan zehar, milioika pertsona hunkitu ditu magia egiteko moduarekin.