Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
09/04/2025

Jon Maia apirilaren 24an iritsiko da Baluartera 'Kantu berri bat gara' proiektuarekin

Iruñeko Udalaren Kantu eta Hitza zikloari hasiera emango dion kontzertua 19:30ean izango da. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskura daitezke

  • Jon Maia
  • Kantu eta Hitza
  • concierto Baluarte
  • euskal musika


Jon Maia gipuzkoar bertsolari eta kantariak Kantu berri bat gara proiektua aurkeztuko du Baluarteko Areto Nagusian apirilaren 24an (19:30ean). Kontzertu honekin Kantu eta Hitza-ren edizio berri bat inauguratuko da, Iruñeko Udalak bere euskarazko kultur programazioaren barruan antolatzen duen formatu txikiko kontzertuen zikloa. Emanaldirako sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.

Kantu berri bat gara Maiak azken hiru hamarkadetan letrista gisa idatzi dituen abestien inguruan egindako lanaren -2021ean argitaratu zuen antologia- ondoren jaio da. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). Honetarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Intziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.

Jon Maiak lan honetan bere azken urteotako jo puntua diren identitatea eta transmisioa ditu ardatz eta edertasunaren eta emozioen bidez heltzen die gai horiei. Kontzertu baten ohiko egituratik harago doaz bertsolari zumaiarraren emanaldiak proiekzioak, kolaborazio bereziak, inprobisazioa eta ezusteko ugarirekin. Maia bere ohiko musikariekin dator oraingoan ere, denak ere aski ezagunak: Gorka Hermosa (akordeoia), Pello Ramirez (Txeloa), Nacho Soto (pianoa eta sintetizadorea) eta Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa).