Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/04/2024

Ismael Serrano kantautoreak Baluarten kontzertua emango du urriaren 6an

La canción de nuestra vida biraren baitan Areto Nagusira helduko den emanaldirako sarrerak salgai daude jada 32 eta 42 euro bitartean

  • Ismael Serrano
  • concierto Baluarte


Ismael Serrano kantautorea Baluarteko eszenatoki nagusira laugarren aldiz igoko da datorren urriaren 6an (19:00etan), La canción de nuestra vida biraren baitan. Artista madrildarrak bere azken diskoa zuzenean aurkeztuko du, eta publikoa ikuskizun berri honekin berriro harrituko du. Emanaldian ohiko errezitalditik ihes egiten du eta aurreko biretan aurreratu zuen antzerki-apustuan sakontzen du. Poesiaz betetako hitzordu musikala izango da, eta argitaratu gabeko kantuak entzuteko pribilegioaz gozatzera gonbidatzen du, betiko arrakastez gain.

Promociones Musicales Get In-ek sustatutako kontzertu hontarako sarrerak 32, 35, 38, 40 eta 42 eurotan ohiko kanaletan salgai daude jada: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.