Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
25/03/2024

Baluartek Lindy Hop dantza eta Swing musikarekin topaketa hartuko du apirilaren 5etik 7ra

Spring Lindy Weekend Jaialdiaren 6. edizio honetan nazioarteko irakasleek eskolak eskainiko dituzte eta gau-festak egongo dira zuzeneko musikarekin

  • Spring Lindy Weekend
  • festival Baluarte
  • festival lindy hop Pamplona


Baluarte Batzar Jauregiak Spring Lindy Weekend Jaialdiaren edizio berri bat hartuko du heldu den apirilaren 5etik 7ra. Hiru egunez, Lindy Hop eta Swing musika Jaialdian Europako herrialde ezberdinetatik etorritako 450 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta nazioarteko hainbat irakasleen eskolak jaso ahal izango dituzte, besteak beste, LaTasha Barnes, Tyedric Hill, Frida Segerdahl, Skye Humphries, Ramona Staffeld, AJ Howard, Helena Kanini Kiiru, Kelly Isaac, Isabel Gregori eta Víctor López-en kontura. 

Gainera, hiru gau-festa ezberdinez gozatzeko parada izanen dute, zuzeneko musikarekin Reverent Juke belgikar taldearen eskutik. Halaber, hitzaldiak, vermouth swing edo second line izango dira; azkeneko hau Iruña Brass Band taldearekin. Spring Lindy Weekend Estatu mailan Swing Dance eszenako ezinbesteko ekitaldietako bat bilakatu da jada.