Harresiaren Aretoan otsailaren 9ra arte bisita daitekeen erakusketak Taxio Ardanaz, Elisa Arteta, Nagore Chivite Lizarraga, Ada Garrués, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, David Mutiloa eta Alba de la Portilla Castillo artisten lanak biltzen ditu
Gaur goizean 2023ko Arte Plastiko eta Ikusizkoen Laguntzak erakusketa Baluarten aurkeztu da. Harresiaren Aretoan otsailaren 9ra arte erakusgai dauden proiektuak 2023ko Arte Plastiko eta Ikusizkoen Laguntza Programaren ekoizpen kategoriako laguntzen onuradunek garatutakoak dira. Zehazki, erakusketan Taxio Ardanaz, Elisa Arteta, Nagore Chivite Lizarraga, Ada Garrués, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, David Mutiloa eta Alba de la Portilla Castillo artistek parte hartzen dute.
Uharte Zentroa eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua, Museoen zerbitzuaren bidez ematen den lankidetza hitzarmenari esker ematen da programa hau eta Nafarroako artisten ikerketa, sorkuntza, zabalkundea eta sendotzea sustatzea du helburu. Bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenaren bidez, artelanak ekoiztea eta argitalpen-proiektuak bi laguntza-modalitatetan bultzatzen dira. Gainera, beste behin ere, Baluarterekin egindako lankidetzari esker, ekoizpen-modalitateko proiektuak ikusgai daude.
Doako sarrerarekin, erakusketa irekita egongo da asteazkenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan, abenduak 24an eta 31n, eta urtarrilak 5ean, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Erakusketa itxita egonen da abenduaren 25ean eta urtarrilaren 6an.