Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
11/03/2025

Euskadiko Orkestrak zazpigarren abonu-programa eskainiko du Baluarten martxoaren 19an

Christoph-Mathias Mueller-ek zuzenduko duen Glanert / Brahms izeneko kontzertuan Christoph Sietzen perkusionistak hartuko du parte

  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


Euskadiko Orkestrak 2024-2025 denboraldiko zazpigarren abonu-kontzertua eskainiko du Baluarteko Areto Nagusian martxoaren 19an, arratsaldeko 19:30ean, Glanert / Brahms izenburupean. Christoph-Mathias Mueller Maisuak zuzenduko duen programa Detlev Glanert konpositore alemaniar ospetsuaren Perkusiorako kontzertuaren aurkezpenarekin hasiko da, duela urtebete eskas bukatutakoa. Artikoko Orkestra Filarmonikoarekin batera estreinatu zuen bakarlari berak interpretatuko du, Christoph Sietzen perkusio-jotzaile gazteak. Estreinaldi horretan ere parte hartu zuen Mueller zuzendaria Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da ondoren. 1877an estreinatu zenean, vienarrei asko-asko gustatu zitzaien izaera adeitsu eta dirdiratsuagatik. Vienar ezizena jarri zioten, lehen mugimenduak darabilen konpasa hiru bider laukoa delako, balsaren konpasaren antzekoa.

Sarrerak 10 eta 40 euro bitartean euskadikoorkestra.eus helbidean eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.