Haurrentzako euskarazko antzerkiaren proposamen hau 16:00etan eta 18:30ean izango da. Sarrerak ohiko kanaletan eskura daitezke
Ene Kantak taldeak -haurrentzako euskarazko abesti eta koreografien proiektuak- 2024 urteari amaiera emango dio Baluarten heldu den abenduaren 30ean (16:00etan eta 18:30ean) Bisonte-mastodonte bila ikuskizunarekin. Nerea Urbizuren liburuan oinarritutako haurrentzako antzezlan hau Ene Kantak taldeak eta Txantreako erraldoien konpartsak egin dute, eta Areto Nagusiko taula gainean 40 laguneko taldea batuko du, abeslariak, aktoreak eta dantzariak barne. Sarrerak 12 eta 15 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
Historiaurreko paisaiak birsortzen dituen eta panpina handiak eta ikus-entzunezko elementuak erabiltzen dituen eszenografia ikusgarriarekin, Bisonte-mastodonte bila emanaldiak haurrak eta haien lagunak liluratu eta gozaraztea du helburu, bisonte baten bila Aralar mendilerroan abentura zirraragarri bat aurkeztuz.