Psikologo ezagunak eta kazetariak euren hitzaldietako bat eskainiko dute zuzenean, eguneroko bizitza sinplifikatzeko eta osasun mentala hobetzeko emanaldia. Sarrerak salgai daude jada
Pasa den irailean Baluarten debuta arrakastatsua egin ondoren, Patri Remirez, Patri Psikologa bezala ezagunagoa, 2025eko ekainaren 7an itzuliko da Iruñeko auditoriumera, oraingoan Cristina Mitre kazetariak lagunduta. Interneten osasun-dibulgazioko bi erreferente hauek Ganbera Aretoko agertokira igoko dira Nena, no te compliques podcast-a zuzenean eskaintzeko. Ikuskizuna zorroztasunez eta umorez betetako hitzaldi bat da, pertsonek beren ongizate emozionala eta fisikoa jorratzeko modua eraldatzea helburu duena.
Sarrerak 30 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.
Nena, no te compliques saioak tresna praktiko eta eskuragarriak eskaintzen ditu, ikusleek eguneroko erronkei aurre egin diezaieten eta beren osasun mentala hobetu dezaten "lagunartean errazagoa da" premisapean. Umorez jositako emanaldi hau osasunari, ongizateari, autoestimuari eta norberaren maitasunari buruzko lana da.