Solos ante el peligro birak El mundo al revés azken laneko kantuak ekarriko ditu Areto Nagusira, hala nola 40 urte baino gehiagoko ibilbideko arrakastak. Sarrerak salgai daude jada
Baluartek azken hamarkadetako espainiar musikaren eragin handienetakoa duen talde baten emanaldia hartuko du heldu den 2025eko otsailaren 14an, Celtas Cortos, Solos ante el peligro biraren baitan Nafarroako hiriburura iritsiko dena. Jesus Cifuentes buru duen taldeak kontzertu sinfonikoa eskainiko du Areto Nagusian (20:30ean). Bertan, El mundo al revés azken diskoko abestiak joko ditu, baita bere ibilbide zabaleko arrakastak ere. Sarrerak 40 eta 45 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.
40 urte baino gehiago errepidean, milaka kontzertuk eta milioika diskok bermatzen dute Celtas Cortos garai guztietako talde sendoenetako eta arrakastatsuenetako bat dela. Taldea formatu sinfonikoan ikustea, zalantzarik gabe, beren arte guztia biltzeko eta inoiz ez bezala gozatzeko aukera paregabea izango da.