Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
12/12/2024

Punto de Vista Jaialdia otsailare 24tik martxoaren 1era helduko da Baluartera

Irekita daude dagoeneko profesional, prentsa eta ikasleentzako akreditazioak. Jaialdiak aurrera egiten du bere Fokuen eta Lan eta X Films atalen programazioan

  • Punto de Vista
  • Festival cine documental
  • evento Baluarte


Punto de Vistak, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioartek Jaialdiak, hemeretzigarren edizioko programazioaren lehen aurrerapenak iragarri ditu. Edizio berria otsailaren 24tik martxoaren 1era egingo da, Iruñean, eta berriz ere Baluarte egoitza nagusia izango du. Hitzordua Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDO sozietate publikoak antolatzen du, eta bere Fokuak eta Lan eta X Films ataletako edukiak argituko ditu.

Fokuak atalean, bi atzerabegirako programatuko dira, Frans Van de Staak zinemagile nederlandarraren obrarena bata, eta Anne-Marie Faux zinemagile frantsesaren obrarena bestea. Gainera, Miriam Martín programatzaile eta zinemagileak azken lau urteotan landu duen ingurune naturalari buruzko sailaren entrega berri bat proposatuko du: Adiós a los animales; hain zuzen, animalia basatien desagerpenari buruzko ziklo bat aurkeztuko du.

Lan atalean, zinema dokumentaleko ekoizpen eta sorkuntza prozesuak lantzen dira. Kasu honetan, jaialdiaren inaugurazio ekitaldian aurkeztuko da, eta bertan emango da Kataluniako Filmotekak berriki digitalizatu duen Tent City lana, Miñuca Villaverde zuzendariaren eskutik. Lan hori kubatar zinemaren klasiko ezezagunetako bat da. Termitas atalak, berriz, agertoki nazional sortu berriko obrak biltzen ditu sortzaileekin batera. Gainera, bi hitzaldi ere eskainiko dira zinema dokumentalari aplikatutako adimen artifizialaren praktikei buruz.

Azkenik, X Films atalak, Huarte Zentroarekin lankidetzan, Pablo Casanueva zinemagile eta sortzaile bisuala gonbidatuko du egonaldi artistikoa egitera, 2025ean Nafarroan grabatzeko entsegu dokumentalaren proiektu bat garatzeko. Jaialdiaren edizio honetan, ikerketa horren emaitzak aurkeztuko dira, eta aurreko lanei buruzko saio bat ere egingo da. Gainera, Celia Viada Casoren X Films 2024 proiektua estreinatuko da, Diez pequeñas historias y unos créditos.

Profesional, prentsa eta ikasleentzako akreditazio eskaerak eskuragarri daude jada jaialdiaren webgunean. Publiko orokorraren sarrerak Punto de Vista jaialdia hasi aurreko asteetan erosi ahal izango dira.