Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
24/10/2024

'Las Noches de Ortega Show' ikuskizuna Baluartera iritsiko da igande honetan

Juan Carlos Ortega irratiko umorearen ikonoak emanaldia eskainiko du 19:30ean Ganbera Aretoan. Sarrerak salgai

  • Juan Carlos Ortega
  • espectáculo humor Baluarte


Baluarteko Ganbera Aretoak Juan Carlos Ortegaren unibertsoan inspiratutako Las Noches de Ortega Show umore ikuskizuna hartuko du igandean, hilak 27an, arratsaldeko 19:30ean hasita, Bartzelonako komiko eta aurkezlearen ezaugarri den umore surrealistarekin zipriztindua. Baluarten, Las Noches de Ortega Show emanaldiak Ortegaren dei bereziak, bideo-proiekzioa eta Marco Antonio Aguirre bezalako pertsonaia ezagunak bilduko ditu, besteak beste.

Ikuskizunerako sarrerak 22 eta 24 eurotan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta La Morea merkataritza-gunean NICDO-k duen salmenta-puntuan.