Bilboko taldea Areto Nagusira iritsiko da Suavemente me mata con su canción biraren baitan. Sarrerak 28 eta 32 eurotan eskura daitezke
Doctor Deseok, Francis Díez buru duen talde bilbotar enblematikoak, bere Suavemente me mata con su canción birako geldialdietako bat bezala sartu du Baluarte. Zehazki, Doctor Deseok Nafarroako Auditorioko Areto Nagusian abenduaren 20an joko du (21:00etan). Kontzertuan, rock taldeak En el brillo de tus ojitos (Baga Biga Producciones) bere azken mini albumeko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean. Bertan, Doctor Deseoren errepertorio zabalaren errepasoa entzuteko aukera izango du publikoak.
Sarrerak 28 eta 32 eurotan ohiko kanaletan dagoeneko eskura daitezke: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan. Kontzertuaren egun berean sarreren zenbatekoa 33 eta 37 eurotakoa izango da.