17:30ean Morricone eta zinemaren 100 urteei omenaldia egingo die, eta 20:30ean pop musikarik onena ekarriko du Areto Nagusira DJ Symphonic-ekin batera. Sarrerak salgai daude jada
Royal Film Concert Orchestra 2025eko urriaren 25ean itzuliko da Baluarteko Areto Nagusian, arratsalde horretan bertan bi kontzertu emango dituela. Zehazki, 17:30ean, Morricone eta zinemaren 100 urte kontzertu-omenaldia aurkeztuko du, Fernando Furones zuzendariaren batutapean. Bertan, garai guztietako soinu-banda ospetsuenetako batzuk interpretatuko ditu, Casablanca eta Lo que el viento se llevó izenburuetatik hasi eta Titanic edo El señor de los anillos bezalako film berriagoetaraino. Eta 20:30ean agertoki nagusira igoko da berriro, oraingoan DJ Symphonic & Royal Film Concert Orchestra kontzertuarekin publikoaren gozagarri. Orkestra sinfonikoaren eta DJaren konbinazio liluragarria izango da, eta Coldplay, Daft Punk, Queen, Pont Aeri, DJ Tïesto eta abarren pop arrakasta handiak eskainiko dituzte.
Bi kontzertu horietako bakoitzerako sarrerak (bakoitza bere aldetik saltzen da) 45, 55 eta 65 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.