Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
26/03/2024

David Cepok 'No cruces los brazos' umorezko ikuskizuna Baluarten aurkeztuko du 2025ean

Madrilgo komikoak bere show berria Areto Nagusian 2025eko martxoaren 22an eskainiko du, arratsaldeko 20:30ean. Sarrerak dagoeneko salgai daude 18 eta 22 eurotan

  • David Cepo
  • humor Baluarte
  • espectáculo humor Pamplona


David Cepo umoristak 2025eko martxoaren 22an Baluarten lehen aldiz arituko da, No cruces los brazos umore ikuskizunarekin. 75 minutuz, komiko eta influencer madrildarrak bere umore zuria ekarriko du Areto Nagusira, eta publikoa emanaldiaren protagonista sentituko da. 14 urtetik gorakoentzat gomendatuta dagoen emanaldi hontarako sarrerak 18 eta 22 eurotan dagoeneko salgai daude eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

1988an Madrilen jaioa, David Cepo eszenatokietan interesatzen hasi zen 20 urte inguru zituenetik. Bere vis komikoa beti erakusten, Madrilgo Udal Arte Dramatikoaren Eskolan eta Manuel Galianaren Estudio 2 zentroan aktore gisa trebatzen da. Bertan, HITA, ¿De qué hablamos cuando hablamos de amor? edo Terror y miseria del Tercer Reich bezalako lanak antzezten dituzten taldeko kide izateko hautatzen dute. Gaur egun, bere bakarkako lanaz gain, Las Noches del club de la comedia ikuskizunean finkoa da. Gertutasuna da bere zigilua, eta bere helburua bertaratutako guztiei barre eragitea da, nahiz eta, bere ustez, aretoan sartzeko jarrera garrantzitsua izan. Berak dioen bezala, "ez gurutzatu besoak, ez zaizkizu txisteak sartzen eta".