Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
22/10/2024

Baluartek Artxiboen I. Kongresu Nazionala hartuko du aste honetan

Bihartik ostiralera, 450 profesional eta erreferente inguru bilduko dira, nobedadeak ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko

  • Congreso Archivos
  • evento Baluarte


Baluarte Artxiboen I. Kongresu Nazionalaren egoitza izango da aste honetan, Kultura Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak elkarlanean antolatua. Bihartik ostiralera, hitzorduak 450 profesional eta erreferente inguru bilduko ditu, berrikuntzak ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko.

Biltzarrak Estatuko eta nazioarteko artxibo-panoraman gaurkotasun handiena duten gaiak batera lantzeko balioko du, lau ardatz nagusi hartuta: eleaniztasuna, herritarren parte-hartzea, berrikuntza eta lankidetza. Bestalde, Espainian artxibistikaren arloan dauden lankidetza-lantalde ugariak ate irekien saioak egitera gonbidatu dituzte, beren helburuak eta jarduerak zabaltzeko eta, aldi berean, beste profesional batzuen eta, oro har, gizartearen ekarpenekin atzeraelikatzeko estrategia gisa.