Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
03/04/2024

'Chicago', Broadwayko musikal nagusia, Baluartera itzuliko da irailaren 19tik 22ra

20ko hamarkadako gainbeheran girotua, hilketei, ustelkeriari eta adulterioari buruzko musikal multisaritu honen 6 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

  • Chicago el musical
  • musical Baluarte


Udari amaiera borobila emanez, mundu osoan antzerki-fenomeno bilakatu den Chicago musikala irailaren 19tik 22ra bueltatuko da Baluartera sei emanaldirekin. 20ko hamarkadako gainbeheran girotua, Chicago hilketak, zikoizkeria, ustelkeria, adulterioa, traizioa eta sentsualtasun istorioa da. Musikal honek Roxie Hart-en historia kontatzen du, etxekoandre eta gau-klub bateko jantzaria, bere maitalea maltzurkeriaz hiltzen duena abandonatzeko mehatxua egiten dionean. Zigorretik ihes egiteko etsipenak jota, Roxiek publikoa eta hedabideak engainatzen ditu, baita Velma Nelly bere ziegako kidea eta aurkaria ere, hiriko abokatu trebeena kontratatuz: Billy Flynn. 

Som Produce-ren eskutik gurera helduko den musikalerako sarrerak 39 eta 59 euro artean www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Bob Fosse eta Fred Ebb-ek idatzitako musikal honen espainiar biran 30 aktore, abeslari eta dantzari dakar; guztiek All That Jazz, When You're Good To Mama edo Cell Block Tango bezalako abesti ezagunak gaztelaniaz interpretatuko dituzte. 1996an Broadwayn estreinatu zenetik, Chicago musikalaren ekoizpen honek nazioarteko 60 sari baino gehiago eskuratu ditu: 6 Tony sari (haien artean musikal baten revival onenari), bi Laurence Olivier sari (musika ekoizpen onenari), eta musika-ikuskizunaren album onenari Grammy bat, besteak beste. Gainera, izen bereko filmeak hainbat Oskar lortu ditu. Dagoeneko mundu osoko 34 milioi pertsonek ikusi dute Chicago musikala.