Miami 1990 Tour bira berriaren baitan Areto Nagusian izango den kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da
Café Quijano taldeak Miami 1990 izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du Baluarteko Areto Nagusian larunbat honetan, hilak 15ean, arratsaldeko 20:00etan. Bira berri honetan, taldea osatzen duten Manuel, Óscar eta Raúl anaiek bere arrakasta berriak aurkezteaz gain, bidaia frenetiko bat proposatuko dute, hainbat belaunalditan presente jarraitzen duten eta beren bizitzako soinu-bandaren parte diren 25 urteko arrakastetan barrena. Taldekideek aitortzen dutenez, publikoak "denboraren joanaren nozioa" galtzea da hitzordu honen helburua.
Basoa Producciones-en eskutik gurera helduko den kontzertu honetarako sarrerak 35, 40 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.