Quijano anaiak Miami 1990 Tour biraren baitan iritsiko dira Areto Nagusira. Sarrerak salgai daude jada
Café Quijano taldeak Miami 1990 izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du Baluarteko Areto Nagusian heldu den otsailaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan. Bira berri honetan, taldea osatzen duten Manuel, Óscar eta Raúl anaiek bere arrakasta berriak aurkezteaz gain, bidaia frenetiko bat proposatuko dute, hainbat belaunalditan presente jarraitzen duten eta beren bizitzako soinu-bandaren parte diren 25 urteko arrakastetan barrena. Taldekideek aitortzen dutenez, publikoak "denboraren joanaren nozioa" galtzea da hitzordu honen helburua.
Basoa Producciones-en eskutik gurera helduko den kontzertu honetarako sarrerak 35, 40 eta 45 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web-gunean, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morean duen informazio- eta salmenta-gunean.