Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
28/11/2023

Berto Romero 'Lo nunca visto' lanarekin iritsiko da Baluartera abenduaren 8tik 10era

Umoristak bere ikuskizunaren hiru emanaldi eskainiko ditu Areto Nagusian, urriaren hasieratik sarrerak agortuta daudela

  • Berto Romero
  • espectáculo humor
  • humor Baluarte
 
Berto Romero umorista, gidoilari eta aktoreak Baluarte bisitatuko du lehenengoz Lo nunca visto umore ikuskizunarekin abenduaren 8an, 9an eta 10ean. Bertok proposamen berriaren hiru emanaldi aurkeztuko ditu: hilak 8an, ostirala, 20:30ean; 9an, larunbata, 18:00etan; eta 10ean, igandea, 18:00etan. 90 minutuz publikoak sorpresez, musikaz, efektu bereziez eta, batez ere, barre ugariez gozatzeko aukera izango du. 18 urtetik gorakoentzat gomendatuta dagoen ikuskizun honetarako sarerrak agortu dira.