Patricia Espejo komikoak eta Silvia Llop psikologoak aurkeztuko duten ikuskizunak pentsatzera, barre egitera, negar egitera eta elkar apur bat gehiago ezagutzera gonbidatzen du. Azken sarrerak salgai
Baluarteko Ganbera Aretoak Bendita terapia podcast ospetsuan oinarritutako zuzeneko ikuskizuna hartuko du larunbatean, hilak 15ean (20:30ean), Patricia Espejo komikariaren eta Silvia Llop psikologoaren eskutik. Osasun mentalari buruzko saio honetan, Espejok eta Llopek taldekako eta banakako terapia bat eskainiko diote publikoari, eta elkarrekin umoreari, maitasunari, alaitasunari, tristurari, beldurrei eta, oro har, bizitzari buruz arituko dira. Ikuskizun "terapeutikoa", pentsatzera, barre egitera, negar egitera eta elkar pixka bat gehiago ezagutzera gonbidatzen duena. Azken sarrerak salgai daude: www.baluarte.com web-orrian, Baluarteko txarteldegian eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan.