Baluarte Fundazioaren programak antzerkia, dantza eta musika ekarriko du Ganbera Aretora. Sarrerak salgai daude dagoeneko 10 eurotan eta abonu mota ezberdinak eros daitezke
Baluarte Fundazioak 2017 abian jarritako Baluarte Txiki zikloa azaroan bueltan izango dugu familia osoari eskainitako programazioarekin. Osotara, 2024/2025 Denboraldian sei haur-ikuskizun (8 saio) ekarriko ditu Baluartera apirila arte, horietariko bik, gainera, emanaldiak euskaraz izango dituztela. Zikloak sei proposamen ekarriko ditu Ganbera Aretora: dantza, objektuen antzerkia, musika-ikuskizunak eta orkestrarako ipuin musikal bat. Sarrera solteek 10€ balio dute eta dagoeneko salgai daude www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea Merkataritza Gunean duen informazio- eta salmenta- gunean. Gainera, Txiki Abonua Nahieran (aukeratu beharreko 4 ikuskizunetarako) eskuragarri dago 30 €-an; eta 4 Txiki Abonuko Sorta Nahieran (4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun beberetarako), 104 €-an.
Baluarte Txiki zikloa azaroaren 16an hasiko da (17:00 gazt eta 18:30 eu) Emozioetan zehar bidaiatzeko kontzertu txundigarria ikuskizun musikalaren estreinaldiarekin, Soinuak Haizean konpainiaren eskutik. Emanaldian 7 emozio landuko dira Beethoven, Prokoviev, Strauss, Korsakov, Mussorsgy eta Chopinen musikaren bidez. Abenduaren 14an (17:00etan), Samfaina de Colors-en Sin luna ikuskizunaren txanda izango da (+2 urte), 2023an jatorrizko musika onenagatik FETEN saria jaso zuena. Testurik gabeko obra da, non musika sentimenduak eta emozioak komunikatzeko hizkuntza den, publikoa bidaia iradokitzaile honetan gidatuko dutenak.
Urtarrilaren 11n (17:00etan) LaBú Teatreren Alma ikuskizuna taularatuko da, objektuen antzerkiaren eta mugimenduaren proposamena, lehen haurtzaroari zuzendua (+2 urte). Baluarte Txiki programaren laugarren proposamena otsailaren 22an helduko da (17:00etan gazt eta 18:30ean eu): Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iker Bengotxeak emanaldi bikoitza eskainiko dute: Pedro y el lobo/Peru eta otsoa (+3 urte), Prokofievek konposatutako ipuin musikala, orkestra baten instrumentuen tinbrea irakatsi nahi duena.
Zikloaren azken-aurreko proposamena martxoaren 22an (17:00etan) iritsiko da, Canti Vaganti konpainiaren eskutik. Baluartera itzultzean, "musikal txiki" bat antzeztuko du, Piccolino en la ciudad (+2 urte); proposamen musikal horrek adiskidetasuna, desberdinarekiko topaketa, mundu berrien aurkikuntza eta eguneroko zaratetatik sortzen den musikaz gozatzea bezalako gaietan sakontzen du. Baluarte Txikiren programazioari amaiera emango zaio apirilaren 26an (17:00etan) dantza-ikuskizun batekin: Jungla, Big Bouncers taldearen eskutik (+2 urte); era guztietako izakiak, formak, koloreak eta soinuak ager daitezkeen ekosistema batetik bidaia.
Gainera, ikasturte honetarako Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren jardueren esparruan, haur eta laguntzaileen bi talde txikik Jostailuen Sinfonia obraz gozatu ahal izango dute lehen aldiz, Baluarten Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin agertokia partekatuz. Bi emanaldiak maiatzaren 1ean izango dira (10:30ean eta 12:00etan) eta Maria Suberviola pedagogoak gidatuko ditu.