Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
24/04/2024

Baluartek bere kanpoko terraza birmoldatuko du Estrategia 2023/2030-aren barruan

Terraza egokitzeko lanak direla eta, datozen Sanferminetan jendearentzat itxita egongo da eta ezin izango dira su artifizialak eraikineko hirugarren solairuko gune horretatik ikusi


BALUARTEk bere kanpoko terraza modernizatu eta eguneratzeko plana burutuko du datozen asteetan. Terraza eraikinaren hirugarren solairuan dago eta Iruñeko Ziudadelako parkearen eta Baluarteko plazaren ikuspegi pribilegiatua du.

Espazio hori berritzeko, hainbat jarduketa egin beharko dira terraza hori egokitzeko eta hobetzeko, Iruñeko entzunaretoaren 20. urteurrenean abian jarritako 2023-2030 Estrategian zehaztutako irisgarritasuna hobetzeko helburuen esparruan. "Kanpoko terraza birmoldatzeko lanak urrats garrantzitsua dira Baluarterentzat, publikoari aparteko esperientziak eskaintzeko etengabeko konpromisoan, auditoriumeko terraza bezalako espazio berezietan; irisgarritasun-estandarretarantz aurrera eginez, gure sektorean erreferente izan gaitezen", azaldu du Paula Noyak, NICDO sozietate publikoko Kultura Azpiegituren zuzendariak.

Zehazki, birmoldatzeko hainbat esku-hartze egingo dira espazio horretan, edukiera handitzeko, irisgarritasuna hobetzeko eta etorkizunean leku berezi horretan garatuko diren proposamenak eta jarduera-motak dibertsifikatzeko. Gune horretan kontzertuak, aire zabaleko zinema-emanaldiak, coffee break edo "familia-argazkiak" biltzarretan egin dira.

Baluarteko kanpoko terraza 2025eko udari begira berrituta irekitzea aurreikusi da, San Fermin jaietan eta, horrela, "Baluarteko terrazatik suak" berreskuratuko dira; beraz, aurten ezin izango dira leku berezi horretatik gozatu.