Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
23/11/2023

Baluartek Karbono Aztarnaren ziurtagiria jaso du 'Tundra's First Solo Exhibition' erakusketagatik, Nafarroan ziurtatutako lehen ekitaldia

2023-2030 Plan Estrategikoaren Iraunkortasun Ardatza betez, Baluartek, Global Omnium eta AENORen eskutik, 2023an Iruñeko auditorioan egindako ekitaldi guztien karbono aztarna neurtu eta egiaztatuko du

  • huella carbono
  • sostenibilidad
  • eventos Baluarte

BALUARTE Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioa urrats sendoz ari da aurrera egiten 2023-2030 Plan Estrategikoan ezarritako helburuak betetzeko bidean. Plan hori 20. urteurrenaren esparruan jarri zen abian. Zehazki, Baluartek mugarri bat bete du iraunkortasunaren arloan, TUNDRA 'S FIRST SOLO EXHIBITION murgiltze-erakusketan Ekitaldiko Karbono Aztarna egiaztatzea lortu baitu. AENOR, Espainian konfiantza sortzen liderra den erakundea, izan da erakuskera horretan baliozkotutako karbono-aztarna egiaztatzeaz arduratu dena. Horrela, Nafarroan ziurtagiri hori lortu duen lehen ekitaldia izan da. Gainera, Plan Estrategikoaren zati gisa, Iruñeko auditoriumak iragarri du 2023an eraikinean egindako ekitaldi guztien aztarna neurtzeko asmoa duela; ekimen hori bat dator Baluartek praktika iraunkorragoetarantz aurrera egiteko duen konpromisoarekin.


(Informazio gehiago, gaztelaniazko albistean)