Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
14/10/2024

Baluartek abangoardiako LED teknologiarekin argiztapen eszenikoa modernizatu du

Argi berrikuntza hau Nafarroako Auditorioko barneko argiztapenaren %90ean ezarri da jada

  • digitalización
  • sostenibilidad
  • tecnología LED


BALUARTEk argiztapen eszenikoko sistema berriak ezarri ditu azken belaunaldiko LED teknologiarekin.Proiektu hori Europar Batasunak finantzatu du, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez. Zehazki, eraikinaren barruan instalatutako argiztapen-sistemaren %90a ordezkatu da, eta, horrela, egungo argiztapena hobetu da, kontsumo energetikoari eta potentziari dagokienez %80 inguru aurrezteko aurreikuspenarekin, kontsumo txikiko LED teknologiari esker.

Baluarte – NICDO sozietate publikoko Kultura Azpiegituretako zuzendari Paula Noyak adierazi duenez, eguneratze horrek "nabarmen murrizten ditu karbono isuriak esparru elektrikoan, eta, aldi berean, indartu egiten du Baluartek ingurumenaren jasangarritasunean eta Espainia osoko kultura eta kongresu azpiegituretako berrikuntza teknikoaren abangoardian erreferente gisa duen rola".

Proiektu honek Baluarteren 20. urteurrena dela eta abian jarritako 2023-2030 Estrategiaren bi ardatzi erantzuten die: Eraldaketa Digitala eta Ingurumen Jasangarritasuna. Horrela, auditorioak berrikuntzarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin duen konpromisoa berresten da.

Argi-aldaketaren azken eguneratzea uda honetan egin da Areto Nagusian. Bertan, 295 metroko LED tira jarri dira, egungo DMX sistemarekin erregulatu daitezkeenak, 180 hodi fluoreszente inguru ordezkatuz. Gainera, LED argiztapena bulegoetara, 3. solairuko atondora eta aretoetara (Luneta eta Ziudadela), korridoreetara, komunetara, kamerinoetara, jatetxera eta sukaldeetara ere iritsi da. Lehenago, 2023ko udan, teknologia berria Ganbera Aretoan eta kongresu-aretoetan (Gola, Bulebarra eta Koroa) instalatu zen; eta datozen hilabeteetan Erakusketa Aretoan (azaroan) eta Harresiko Aretoaren perimetroan (abenduan) argiztapenaren aldaketa osatuko da.