Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
22/07/2024

Andaluziako Ballet Flamenkoak Flamenco on Fire jaialdiaren XI. edizioari amaiera emango dio abuztuaren 29an

Patricia Guerrerok zuzendutako konpainiak Pineda aurkeztuko du, flamenkoa eta García Lorca protagonista dituen ikuskizuna

  • Flamenco on Fire
  • Ballet Flamenco Andalucía
  • festival flamenco Baluarte


Hamaikagarren edizioan, Flamenco on Fire Jaialdiak lau Kontzertu Handi ekarriko ditu Baluartera abuztuaren 29tik irailaren 1era. Zehazki, FOF 2024 Iruñeko Areto Nagusian Andaluziako Ballet Flamenkoarekin hasiko da hilak 29an (20:30ean), Patricia Guerreroren zuzendaritzapean Federico García Lorcaren Mariana Pinedari gorputza eta arima jartzeko erronka bere gain hartuko duena. Muntaiak flamenkoa eta Lorca ditu protagonista nagusi, eta Lorcaren poema dramatikoaren indar espiritual eta adierazkor guztia arakatzen duen Pineda dardarti, granadarra, unibertsala eta erabat flamenkoa aurkeztuko du; maitasunari eta askatasunari abesten dion Pineda.

Ikuskizun honetarako sarrerak 38 eta 44 eurotan www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio- eta salmenta-puntuan eskura daitezke.

Federico García Lorcak hogei urte besterik ez zituela idatzi zuen Mariana Pineda. Hala ere, lanaren jatorria poetaren Granadako haurtzaroan dago. Garcia Lorcarentzat mila Mariana Pineda desberdin zeuden. Mariana posible horietatik guztietatik, Andaluziako Ballet Flamenkoak Lorcak deitu zuenari erantzun nahi izan dio: "espainiar sustrai sakoneko emakumea, maitasunari eta askatasunari abesten diona".