Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO
26/06/2024

Lizarrako Antzinako Musikaren 55. Asterako sarrerak salgai daude jada

Edizio berria irailaren 7tik 14ra egingo da, Jaia lelopean, eta aurten ere SMADE Social, SMADE kalean bertan eta #GeneraciónSMADE programak izango ditu

  • Semana Música Antigua Estella
  • SMADE2024
  • entradas Baluarte


Aurten 55. edizioa biziko duen Lizarrako Antzinako Musikaren Astea (SMADE) irailak 7tik 14ra ospatuko da Jaia lelopean eta, berriz ere, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak sustatuta. Edizio berri honetan, musika eta jaia uztartu eta batu egiten dira, pertsona guztiak bizitzaren etengabeko ospakizunetara deitzeko. Hemeretzi ikuskizun musikal alaitasunez betetako aste baterako proposamenekin, non musika, dantza eta poesia jaialdiaren berrogeita hamabost urteko ibilbidea ospatzeko bilduko diren.

Sarrerak salgai daude jada: Baluarte Fundazioren webgunearen bidez edo, aurrez aurre, Baluarteko leihatilan eta NICDOk La Morean duen salmenta-puntuan, bai eta kontzertuen egoitzetan ere, kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik. Abonuek 90 euro balio dute (45€ gazte txartelarekin). Kontzertuetarako sarreren prezioa 14 eurokoa da (7€ gazte txartelarekin). SMADEk kalean egiten dituen saioak doakoak dira, baita dantza historikoaren tailerra eta #GeneraciónSMADEren lehen bi erakusketak ere, eta horietan sarrera librea izango da edukiera bete arte. SMADE Social programaren jardueretarako sarbidea xede dituen erakundeen erabiltzaileetara mugatzen da. Informazio gehiago: www.smade.es