¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia
10 iraila, larunbata 20:00etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: CMC Garaikideak

NAK 2022 - Julián Elvira

KONTZERTUA: “ÍCARUS” 
JULIÁN ELVIRA 
NAK KONTZERTUAK: Ezagutzaren bilaketa
 
Obrak: J. Ávila, J. Elvira, J.Ph. Rameau, J.B. Lully eta H. Purcell 

Ícarus diziplina anitzeko ikuskizuna da, ezagutzaren bilaketa jakin-minetik abiatuz planteatzen duena. Jakin-min horrek Ícaro irudia bultzatzen du labirintotik ateratzeko, Débaro pertsonaia bihurtzeko desirarekin.  Azken finean, gogoetak, asmamenak eta arrazoimenak bultzatutako bidaia da Ícarok egindakoa.
 
NAK - Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiaren baitan Baluarten aurkezten den Ícarus izeneko obra honetan musika barrokoaren eta antzinate klasikoaren eraginen arteko alternantzian oinarritutako egitura aurkezten da. Bertan, arrazoibide heuristikoari dagokionez, elektronika eta asmakuntza berriko tresnak (Prónomo txirula edo flaudamioa) azaltzen dira.  
 
Pieza musikala hiru ekitalditan aurkezten da: labirintoa, Ikaroren hegaldia eta erorketa. Zati bakoitzak soinu-proposamen esperimentaletan oinarritutako egitura du. Proposamen horietan Frantziako barrokoaren bi ikuspegi agertzen dira: alde batetik Rameauren iluminismoa eta bestetik, Lullyren dantzek transmititutako melodien edertasuna zein erritmoen aberastasuna. Obra musikal honen amaieran Purcell konpositoreak idatzitako música para los funerales de la reina Maryren obra aipatzen da Ikaroren mitoaren amaiera tragikoa adierazteko. 
 
 
Julián Elvira: flauta Pronomoa, azpiko flauta eta flaudamioa
Eduardo Costa: txirulak eta hodiak
Ana Torralba: txirulak eta hodiak
Julián Ávila: soinu elektronikoaren ekoizpena eta hedapena

Espectáculos relacionados

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.