Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

2022ko, abuztuaren 15a
Flamenco on Fire Jaialdia Iruñean hasteko geroz eta egun gutxiago falta dira eta, berriz ere, Baluarte egoitza nagusi izango du. Zehazki, Jaialdiak gurean eskainiko duen lehenengo hitzordua abuztuak 25ean (21:30ean) izango da, María José Llergo flamenko-kantariaren emanaldiarekin. Santas Pascuas 20-21 Jaialdiaren baitan Iruñeko auditoriumean aritutako Llergo, Baluarteko Areto Nagusira Sanación diskoa aurkeztera itzuliko da. Flamenko gaztearen diskoa da hau, urruneko tokietako soinuekin egindakoa, ekialdeko kantak flamenkoarekin nahastuta eta artista gaztearen ahots hipnotikoarekin apaindutakoa. Llergoren kantua konpromiso artistikoari alegatu sakon eta ezohikoa da.
 
Sarrerak 26 eta 36 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txartel-leihatilan eskura daitezke.

LLERGO, FLAMENKO GAZTEAREN ORDEZKARIA
 
María José Llergok (Pozoblanco, Kordoba, 1994) Niña de las dunas bideokliparekin estreinatu zuen bere ibilbide musikala. Musika formazioa kantari autodidakta izan zuen aitonarengandik datorkio. 2020an bere lehen albuma plazaratu zuen, Sanación, David Broncanoren La Resistencia bezalako telebista-saioetan promozionatu zuena. 2021ean, Cruzcamporen iragarkian agertu zen, non Lola Floresen irudia birsortzen zen eta Andaluziako azentua aldarrikatzen zen. Iragan otsailean, Mediterráneo filmeko Te espera el mar kantarengatik Abesti Onenaren Goya saria jaso zuen.
Flamenko Jaialdia Baluarten datorren astean hasiko da María José Llergo kantariaren emanaldiarekin

BERRIAK BALUARTE

Euskadiko Orkestrak 22-23 Denboraldia Baluarten zabalduko du bihar

Robert Treviño bere zuzendari titularraren batutapean, 19:30ean hasiko den ikasturteko 1. kontzertuan Alexei Volodin biolinistak parte hartuko du

David Guapo '#quenonosfrunjanlafiesta1' bere ikuskizunarekin datorren astean Baluartera itzuliko da

Emanaldia urriaren 9an izango da eta sarrerak 20 eurotan Baluarteko leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke

Minimusic zikloak 'I love Rock and Roll 2' ikuskizuna datorren astean Baluarten aurkeztuko du

Familiartean rock musikaz gozatzeko kontzertu eta ipuin-kontaketa hau urriak 8an arratsaldeko 17:00etan Areto Nagusian izango da

'Peter, musikala'-k Baluarteko publikoa Sekula Betirako Lurraldera eramango du abenduan

Hilak 9tik 11ra bitartean, Peter Pan-i buruzko ikuskizun musikal berrituaren 5 emanaldi eskainiko dira Areto Nagusian

NOSk 22/23 Denboraldia ostegunean irekiko du, Perry So zuzendariaren eta Marina Heredia kantariaren partaidetzarekin

Sorginen Gaua kontzertuak Manuel de Falla, Hector Berlioz eta Beatriz Arzamendiren lanak ekarriko ditu 

Lila Downs abeslaria 'Volver Tour' birarekin Baluartera urriaren 14an iritsiko da

Grammy bat eta sei Latin Grammy sariren irabazle den artista mexikarraren kontzertua Areto Nagusian 20:30ean izango da

Jaso Ikastolak feminismoari eta berdintasunari eskainitako 'Sutan' musikala estreinatuko du urriaren 11n

Musikalaemakumeen lan-eskubideak eta -duintasuna aldarrikatzen ditu, eta Iruñeko Gazte Orkestraren zuzeneko musika du. Nobedade gisa, gain-tituluak egonen dira

Baluarte Fundazioak 30 urtetik beherakoei beherapen bereziak eskaitzen dizkie

Denboraldi Nagusiko eta Orkestra Sinfonikoaren emanaldietarako sarrerak %20eko eta %70eko beherapenarekin eskura daitezke, soilik txarteldegian

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.